XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INTENDENTZIAREN GURDIXKA / ABEREAK.

Hantxe dabilta gurutzatuak, bakar-bakarrik bere jaioterrietatik lau mila kilometro baino gehiagora.

Ezinbestekoak eta arma guztiak eraman behar izan dituzte.

Gurdietan taxuz jarrita daramatzate buruoskolak, eskutuak, burdin-sarezko atorrak, lantzak eta ezpatak.

Jatekoak ere eraman behar dira, batez ere, zaldientzat, belar eta bihi pila handiak jaten bait dituzte.

Bidea txarra da.

Edozein huskerigatik gertatzen da ustegabeko ezbeharren bat eta orgariak lana gogor egin behar izaten du bere gurdia dabilela jartzeko.

Gizonek, berriz, bertoko jendeak bezala jaten ikasi dute.

Batzu arabiarrak bezala jazten dira, beste batzuk badakite gamelu gainean ibiltzen.

Eguzkia da. Hemen negua ez da Mendebaldean bezain latza.

1099ko Urtarrilaren 29a da.